martes, 14 de septiembre de 2010

Jaiak 2010. Jai Batzordearen bilerak

Kaixo Lagunak:

Aurtengo jaiak Urriaren 14tik 17ra ospatuko ditugu, Ostegunetik igandera. Lau egun auzoan disfrutatzeko eta gurea den eskubidea, hau da jaien antolakuntza, defendatzeko. Urteak dira jaiak egiteko erabakia hartu genuenetik eta grina oraindik dirau. Hau guztia antolatzeko ostegun guztietan batuko gara Ibarra-kaldun, arratzaldeko 19:30etan. Ez da lan samurra hau aurrera ateratzea, baina, berriro ere lortuko dugu, edo lortzeko bidean gaude. Aurten oraindik jende gehiago dago jai batzordearen atzean eta gure jaiak udaletik nahi ez duten arren, eta oztopo ugari jartzen dizkiguten arren, aldapan beran doa, oztopoen aurrean salto eginez, eta izugarrizko marka egitera helduko da, ez izan dudarik!!!!

Animo eta esandako moduan ostegunetan ikusiko gara. Bilera guztiak irekiak dira, nahi duenak parte hartzeko.

Gora Bagatza!!! Gora Jai Herrikoiak!!!! Gora Bagatzatarrak!!!!

No hay comentarios: