martes, 22 de febrero de 2011

Inauterietako bajada

Kaixo lagunak:

Aurten Barakaldoko Inauterien bajadan hartuko dugu parte. Bagatzatarren ahotsa, zuzen zuenean entzungo dute. Aho batez, Jaietarako baimenak eskatuko ditugu, hoberen egiten dakigunarekin; jaia eginez. Musika, dantza eta beste hainbat sorpresa izango duen taldea osatuko dugu. Koloretsua, dibertigarria, alaitsua...Bagatzatarrak diren modukoak. Beste auzo eta herriko jaiak ere ez ditugu ahaztu, eta haien aldeko apostua ere egingo dugu. Udalak oztopo ugari jartzen baititu herri mugimendu guztietan. Haien kontrolpean ez daukatena ez dute maite...ba haien jeitziera modeliko horretan behar duten kolorea jarriko dugu, ea benetan ez diegun koloreak haiei ateratzen. Beraz, animatu eta parte hartu, hitzordua kartelean dago erantzita eta ostean Bagatzatar jantziaren azalpentxoa. Egin zuen mozorroa, baina gero jaietan ere janzteko eh!!! Jaiak bultzatuz.... ondo pasatuz.... auzoak eraiki!!!! Gora jai herrikoiak!!! Bagatzako jaietarakko baimenak orain!!!