Beurko Bagatzako jaiak bukatu berri dira, eta jai batzordetik, jai herrikoi hauetan sinisteagatik, partehartzeagatik , eta laguntzeagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta bene- benetan zoriondu, dana oso ondo atera baita. Gogoratu behar dugu udalarekin egoera berberean jarraitzen dugula, udalak betiko moduan ezezko borobila ematen digulako; baina hala ere, badakite auzoak jaiak nahi dituela eta aurrera aterako dituela.
Aurten, aurreko urteetan bezala partehartzea handitu dugu, eta aurrekontua, krisia tarteko, handitu dugu. Auzoko dendari eta komertzianteek ahalegin handia eginez, bai komertziante elkartearen bidez eta bai komertzioek banan banakako aportazioa eginez, baita tabernarien laguntzaren bidez hau guztia lortu dugu. Gainera laguntza hau ez da soilik ekonomikoa izan, ekintzak antolatzen partehartzea handitu dugu eta proiektu honi itxura oraindik hobea eman. Era berean Barakaldoko beste auzoetatik, edota kanpotik etorritako guztiei eskerrak eman nahi dizkiogu gure jaietan lagundu dutelako eta proiektua sendotu egin dutelako. Honek guztiak, gure jaiak partehartzeko gune irekia dela adierazten du, gizarteak ezartzen dizkigun aurreiritziak alde batera utzita. Gure jaiak, danok eginikoak eta danontzako dira. Zuek guztioi zorionak eta eskerrik asko!!!!
Programatutako ekintzetan egondako partehartzearen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu: 300 pertsona baino gehiago larunbateko herri bazkarian, igandekoan 150 inguru, flan txapelketako giroa, txapela jaurtiketan…Orokorrean ekintza guztietan. Dana ez da ona izan eta okerren bat ere izan dugu; Irlandar sesioa, txarto ulertze bategatik bertan behera gelditu zela, txiki txokoan aurten izan dugun antolakuntza arazoak, eta orokorrean puntualitatea…eta baten bat gehiago ere egon daiteke, baina dana ez zen perfektua izango, badakigu horretan hobetu behar dugula eta horretarako egingo dugu lan, beraz okertxo horiek barkatuata dana konpondua.
Aurten berriro ere Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu, bere ezezko jarrera horrekin jarraituta, zergati erraldoi bat ematen digulako proiektu honekin aurrera jarraitzeko. Auzoetako jaien errealitateari itsu begiratzen dio, eta honek benetako jai herrikoiak sortzen laguntzen digulako. Hemendik egoera berri bat negoziatzeko deia egiten diegularik.
Bagatzak eta Barakaldoko beste auzoek merezi dutelako.
Gora jai herrikoiak!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario