miércoles, 8 de abril de 2009

Euskal Astearen ostekoa!!

Kaixo lagunak!!!

Aurtengo Euskal Astea ondo atera da guztiz. Alde positiboak asko izan dira. Partehartzeak gora egin du, antolakuntza hobetu da, ekintzak gehitu eta herrikoiagoak izan dira, Korrikako partehartzea izugarria izan zen, kontuan izanda goizeko sei terdietan pasatu behar zela. Beraz, zoriontzeko mometua heldu da.

Hizkuntz gutxituen aldeko hitzaldia izan zen antolakuntzaren aldetik politena, oso ondo egon zen eta partehartzeak gure espektatibak… sutsitu zituen. Bestelako ekintzak, oso positiboak izan dira, horien artean Palestinaren aldeko hitzaldia, Alpino Barakaldo Mendi taldeak Euskal Asterako espresiki Diaporama antolatzeak, izugarrizko meritoa dela uste uste dugu. Besteak beste.

Hutsune bakarra, Larunbateko jaia izan zen, eguraldia dela eta, goizeko ekintza gehienak bertan behera utzi behar izan genituelako, behin dana prest zegoela, esaterako txiki txokoa eta bertso Saioa… baina eguraldiaren kontra ezinezkoa da. Hala ere, hurbildu zen jendea oso egun polita pasa izan zuen, bazkarian, poteoan…Bukatzeko, eskertzea euskal Aste honetan parte hartu duen orori eskerrik handienak, zeren Udaleko Gazteri saileko zinegotziak, berriro ere ezin izan du gure ekintza gelditu, eta guk aurrera egin dugu. Eskerik asko etsaia nor den berriro gogratzeagatik eta aurrera jarraitzeko zergatia emateagatik. Hala ere, ez dezatela pentsa haiek direla gure helburu nagusia eta jakin dezatela gure helburu handiena, auzoaren garapena eta partehartzea dela, soilik haien erasoek indartu egiten gaituztela.


Muxu jaizale bat!!!!!

miércoles, 25 de marzo de 2009

El Atuntamiento de Barakaldo no quiere participar con las asociaciones!!!!

Os queremos comunicar e informar sobre los últimos sucesos acaecidos con el Ayuntamiento de Barakaldo, en referencia a la semana cultural que vamos a realizar la siguiente semana.

Todos los años en Bagatza celebramos la semana cultural llamada EUSKAL ASTEA, y las fiestas del barrio, todo esto sin ninguna ayuda municipal, y con continuas trabasen lo cual este ayuntamiento es muy bueno. Este año el objetivo de su ira a sido la EUSKAL ASTEA.

Cuando comenzamos a preparar la Euskal Astea, negociamos con el nuevo teknico de Euskera de Juventud una serie de actividades para potenciar culturalmente el barrio; entre ellas, Cena con Bertsolaris, Curso de Grafitis y el Txan Magoa.Con esto conseguimos la participación del Gaztegune, y potenciamos también la semana cultural. Con eto Tambien conseguimos la participación del Colegio Paules, que nos cedìa su teatro para varias actuaciones. Todo esto teneindo como único objetivo potenciar culturalmente el barrio.

Pero el 17 de marzo, Recibimos una llamada del Gaztegune .Recibimos la noticia de que la concjala de Juventud y Calidad del Ayuntamiento de Barakaldo había echado atrás todas estas actividades. Había dado la orden de de que el Gaztegune no podía participar en la EUSKAL ASTEA de Bagatza, con el razonamiento de que el Area de Juventud no está para colaborar con asociaciones del municipio. Como no, esta orden la ha dado en el último momento, queriendo dejar nuestro trabajo en nada, pero que sepan que no lo van a conseguir, porque un barrio que está vivo es imparable.
Beurko Bagatzako, Kultur Bilgunea ha decidido seguir adelante con todo lo planteado, menos con la actuación del Mago Txan, la cual económicamente es imposible. Por encima de todas las imposiciones y decretos del ayuntamiento.
Desde Beurko Bagatzako Kultur Bilgunea, queremos denunciar la situación; somos el único barrio de Barakaldo que no tiene casa de cultura, ni biblioteca, las asociaciones carecen de locales, ni las fiestas ni la semana cultural reciben ayudas municipales y reciben continuos ataques por parte del ayuntamiento. Aun así no son nuestras únicas quejas y durante las próximas semanas os las daremos a conocer. No se respetan nuestros derechos como barakaldeses, tenemos que tener los mismos derechos que los demás barrios de Barakaldo. En que anda el atuntamiento, que por una parte dice tener comunicación con las asociaciones, pero a la vez no pone más que trabas a las actividades que realizamos. Aun así, que sepan que ante estos ataques saldremos màs fuertes todabía, porque la solidaridad aun será mayor.


GORA BAGATZA!!! GORA EUSKAL ASTEA!!! GORA BAGATZATARRAK!!!!

Udalak ez du parte hartu nahi!!!!

Beurko Bagatzako Euskal asterako gertatu den gertakari berriaren berri eman nahi dizuegu. Udalak berriro ere, gure auzoan antolatzen ditugun ekintzen kontra jo duelako.
Bagatza auzoan, Jaiak eta Euskal Astea ospatzen da urtero, Udalaren inolako laguntza barik, oztopoak ipintzen oso trebeak baitira gure herriko Udaletxeko arduradunak. Aurtengoan, gure Euskal Astea izan da haien erasoen helburu, eta ondorioz, gure auzoa.
Euskal Astea prestatzen hasi eta Barakaldoko Gazteria eta Kalitate sailean lanean dagoen Euskara Teknikariarekin, elkarrekin bultzatuko genituen jarduera batzuk negoziatu genituen; haien artean, Bertso Afaria, Grafiti Ikastaroa eta Txan Magoaren ekitaldia. Gaztegunea eta Euskara Teknikariaren partaidetza lortu genuen, eta Euskal Astea indartua atera zen negoziaketa horietatik. Auzoa helburu izanik, Paulesekin elkarlanean hasi ginen eta lortu ere lortu genuen, ekitaldi batzuetarako antzokia utziko baitziguten.
Baina martxoaren 17an, Gaztegunetik deia jaso genuen. Gazteria eta Kalitate saileko zinegotziak atzera bota zituen ekintza guztiak, Elkarteekin elkarlana bultzatzeko ez daudela argudiatuta, eta Bagatzako Euskal Astean Gazteguneak ezin duela parte hartzeko agindua emanda. Nola ez, dana prest zegoela eman zuen agindua, gure lana ezerezean utzi nahian, baina jakin dezatela ez dutela lortuko!, bizirik dagoen auzoa ezin delako gelditu.

Beurko Bagatzako, Kultur Bilguneak ekintzekin aurrea jarraitzeko aukera hartu du, Txan Magoaren emanaldia izan ezik, ekonomikoki ezinezkoa delako. Erasoak eraso Euskal Asteak aurrera egingo du, oztopo guztien gainetik eta sasi guztien artetik.

Beurko Bagatzako Kultur Bilguneak, egoera salatu nahi du; auzo bakarra gara Barakaldon kultur etxerik eta liburutegirik ez daukana, elkarteek lokal falta handia daukate, Jaiek eta Kultur asteak laguntza ez ezik, oztopoak eta trabak topatzen dituzte Udaletxeko arduradunen partetik, eta beste hainbat gauza hurrengo astetan jakinaraziko dizueguna. Gure eskubideak ez dira errespetatzen, Barakaldoko auzo bat izanda, beste auzoek dauzkaten eskubide berberak izan behar ditugu. Zertan dabil gure herriko Udala, alde batetik elkarteekin lan egingo duela esaten, eta bestetik azpijokoan elkarte hauek bultzatzen dituzten ekimenak zapuzten saiatzen? Hala ere, eraso honetatik indartuak aterako gara, elkartasuna oraindik ere handiagoa izango delako.

GORA BAGATZA!!! GORA EUSKAL ASTEA!!! GORA BAGATZATARRAK!!!!

sábado, 14 de marzo de 2009

Beurko Bagatzako Euskal Astea 09


Programazioa

Martxoak 30, Astelehena.

19:30

HIZKUNTZ GUTXITUEN ALDEKO MAHAINGURUA. ( GALEGOA, GAELIKOA, MONTAÑESA ETA EUSKERA ).

IBARRA-KALDU Dantza taldearen lokalean.

Martxoak 31, asteartea.

19:30

Bideo-mintzaldia.PALESTINA LURRA ETA BAKEA.Askapena.

Haroin Hiru Tabernan


Apirilak 1, asteazkena.

20:00

Diaporama. "TURISTA BARKALDO MENDI TALDEA, 80 URTE BOTAK URRATZEN."

Ibarra Tabernan.


Apirilak 2, osteguna

19:30

Bideo-Mintzaldia. "Harrizulotzaileak. Mehatzari herriaren hatsa."

Arrano tabernan.



Apirilak 3, ostirala

19:30

Txan Magoa Pauleseko antzokian

22:30

Bertso- afaria . Sustrai Colina eta Freddy Paya bertsolariekin. 15€ eta 10€ ( 25 urte baino gazteagoentzako).

Ibarra-kaldu dantza taldean.


ESPOSAKETAK:

GURE INGURUNE NATURALAK DEFENDA DITZAGUN.
Barakaldo Naturalak antolatua
Ibarra Tabernan.

HARRIZULOTZAILEAK. MEATZARI HERRIAREN HATSA.
Arrano Tabernan.

EUSKARARI ERASO GEHIAGORIK EZ!!!!
Auzoko komertzioetatik.

PALESTINA LURRA ETA BAKEA.
Haroin Hiru, Carpe Diem, Metropol, Bazterra eta Aterpe tabernetan.


ESKOLETAKO PROGRAMAKETA:

· IPUIN LEHIAKETA. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoentzako. Ipuina apirilaren batean baino lehenago entregatu behar da Ibarra-kaldu elkartearen lokalean. Aurkezpena, Euskara eta originalasuna izango da kontuan. Eta txapelketaren emaitza, apirilaren 4an esango da antolatuko dugun Euskara egunean.

· MURAL ERAKUSKETA: Ibaibe eta Bagatzako eskola publikoko hainbat gelek mural erakusketa egingo dute Euskara eguenan, txiki txokoan aurkezteko.



Apirilak 4 Euskara eguna


Goizean zehar Bizkaiko albokariak, Lutxanako Dultzaineroak, Hala Dzippoko musikariak izango ditugu auzoko tabernetatik.

11:30 Txiki Txokoa eta gaztelu puzgarria, Xake plazan. Bertan auzoko eskoletan egindako euskararen aldeko muralak izango ditugu.

12:00 MURAL MARGOKETA.

12:00 Gazteguneak antolatua, GRaffitti ikastaroa.

12:00 Bertso Saioa eskualdeko bertsolariekin.

11:00 Dantza emanaldia. Gaztedi, Eusko Lorak eta Ibarra-kaldu dantza taldeekin.

15:00 Herri bazkaria. Etor zaitez makarroiak jatera!!!

Eta arratzaldez beste hainbat sorpresa….




Eta Igandean….

Danak Gazteizera!!! Apuntatu AEKn.

sábado, 13 de diciembre de 2008

Gabonetako programazioa. Olentzero.

Kaixo Lagunak:

Olentzero eguna hasi gara prestatzen, abenduaren 24an goizez haurrentzako jolasak izango ditugu Zorrilla kaleko komertzianteen laguntzarekin. Eta arratzaldez betiko moduan Olentzero abestera aterako gara kalez kale. Aurten sorpresa ezberdinak izango ditugu eta entzuten denez Peruzikin eta Marizikin gurekin izango digu abesten.

Animatu eta partehartu!! Etor zaitez Baserritarrez jantzita!!


Zorionak eta urte berri on!!!!

sábado, 1 de noviembre de 2008

Herrikolorek Beurko Bagatzako Kultur Bilguneari eginiko elkarrizketa.

Berriro gure artean Peruzikin eta Marizikin!

2008-10-15


Atzotik, urriak 15, datorren igandera arte aukera paregabea izango dugu Bagatzako jaiak gozatzeko. Dantzaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, haurrentzako jolasak, kirol txapelketak… Aurten egitarau zabala besapean datoz Peruzikin eta Marizikin, urtero legez, Bagatzako auzoa beraien koloreekin alaitzera. Pertsonaia hauen sorrerari buruz eta Bagatzako jaien inguruan hitz egin dugu Iker Urtiagarekin (Beurko-Bagatzako Kultur Bilguneko kidea)


H.K.: Badira hamabi urte inguru Barakaldoko hainbat auzotako jaietako dirulaguntzak eta udal baimenak kendu zirela. Zer suposatu zuen erabaki hark Bagatzako jaietarako?

Iker Urtiaga: Hasiera batean indarrak mantendu ziren, baina urteak aurrera joan ahala ikusten genuen gero eta mugatuago geundela genituen ideiak eta asmoak aurrera ateratzeko. Debekuak ez zigun uzten kalea erabiltzen erabili behar den moduan eta egun bakarrera mugatu behar izan genuen jaia. Indarra beherantza joan zen, jende askok alde egin zuen eta 12 taldeetatik 4 edo geratu ginen.


H.K.: Zein izan zen erabaki hau hartzeko Udaletxetik eman zen argudioa?

I.U.: Emandako aitzakia izan zen ez zirela jai tradizionalak. Barakaldoko jaiak mantendu zituzten,inguruko auzoetakoak, eta San Bizentekoak, Barakaldoko patroia delako. Gu, hala ere, urtero joaten gara udaletxera gure proposamenarekin udal baimenak lortzeko. Saiatu gara mila modu desberdinetan, aste kultural bezala sartuz, adibidez, baina erantzuna beti bera izan da: data hauetan, Bagatzan, ezin da ezer ospatu edo antolatu.


H.K.: Baina azken urte hauetan ematen du Bagatzako jaiak berriro berpizten ari direla…

I.U.: Bai, orain dela 4 urte batu ginen eta proposamen sendo bat egin genuen: dena bertan behera uztea eta borroka galtzea edo indarrak metatu eta aurrera jarraitzea. Eta lau urtetatik ona jaiek gora egin dute.


H.K.: Eta urte luze hauetan zeintzuk izan dira aurrerapausorik handienak?

I.U.: Gure ustez aurrerapausorik handiena ez da aurten programazioa handiagoa dela edo bost egunetan zehar ospatuko ditugula jaiak, baizik eta jendea berriro hasi dela “jaia” hitza erabiltzen. Eta gero, jendearen inplikazioa gora doala; azken urte hauetan nabaritu dugu jendeak gero eta gogo handiagoa daukala parte hartzeko. Askotan beraiek dira guregana hurbiltzen direnak laguntza eskaintzera edo dauzkaten ideiak eta proposamenak gurekin komentatzera.


H.K.: Eta bueltan zer eskaintzen diote Bagatzako jaiek auzo eta herriko jendeari?

I.U.: Bagatzako jaiak eszenatoki erraldoi bat dira herriko jendeak parte har dezan, herriko jendeak dakiena egiteko edo nahi duena adierazteko edo bere ikuskizuna ezagutarazteko.


H.K.: Zertan dira desberdinak Bagatzako jaiak eta “El Carmenekoak”?

I.U.: Jai gehienetan gauari ematen zaio garrantzia, diru pilo bat inbertitzen da jendea gauez hurbil dadin eta dirua txosnetan uzteko. Txosnak egoteak jendea gauez hurbiltzen du, baina Bagatzako jaietako ezaugarri nagusietariko bat, eta Barakaldo mailan ikusten ez dena da txosnarik ez dagoela, eta jaia egunez dela. Egun osoan zehar ikusten da giroa kalean. Gainera, txosnetan gazteak dira normalean hurbiltzen direnak eta hemen adin guztietako jendea dago. Iaz, adibidez, The Txortains etorri ziren, eta dantzan 18 urteko gazte bat, 60 urteko emakume bat eta umetxo bat ikus zitekeen denok batera.


H.K.: Peruzikin eta Marizikin… nortzuk dira pertsonaia hauek?

I.U.: Orain dela hiru urte sortu genituen jaietako “maskotak” dira. Auzo ilun batean bizi ginenez Peruzikin eta Marizikin Galindotik atera ziren eta haien pinturak eta haien koloreekin alaitu zuten auzoa. Lehenengo urtea haien aurkezpena izan zen, bigarren urtean abestia egin genuen eta aurten abestiaren bi bertsio egingo dira.


H.K.: Antolatu diren gauza guztietatik zein azpimarratuko zenuke?

I.U.: Aurten lehenengo aldiz ospatuko dugu “Santa Teresa Eguna”, asteazkenean izango da, eta txitxarrillo eta parrillada egingo ditugu. Jaiak ofizialak zirenean egun hori ospatzen zen eta nahi duguna da apurka apurka lehen geneukana berreskuratu. Aurten lehenengo aldiz ere “Rock Maratoia” egingo dugu herriko taldeekin. Txiki Txokoarekin jarraituko dugu, apurka apurka bagoaz handitzen eta jolas eta ekimen gehiago sartzen. Azken finean helburua da adin guztietako jendeak bere lekua topatzea jaietan eta ahalik eta estilo eta gustu desberdinen biltzea.


H.K.: Bukatzeko…

I.U.: Eskerrak eman nahi dizkiot laguntza ematera hurbildu diren guztioi: Xake elkartea, Atletismo Taldea, Mendi taldea… Eta jendeari esatea anima dadila etortzera kriston giroa topatuko duelako auzoan. Badakizue… Bagatzako jaietako kantak dioen moduan: “animatu... falta den bakarra baitzara zu!”

lunes, 27 de octubre de 2008

Comunicado final de fiestas

Recién terminadas las fiestas de este año, desde la organización queremos dar las gracias a todas las personas que de una u otra forma habéis colaborado. Cada cual ha colaborado según sus posibilidades, pero toda la colaboración es valida y se agradece. Además, la participación ha sido muy grande, y queremos subrayar ante todo, el carácter plural de la misma: gente de entornos muy diferentes han convivido con toda cordialidad y buen ambiente ante todo, y por eso hemos legado a la conclusión de que han sido unas fiestas muy positivas.

Este barrio a dejado claro que está favor de las fiestas, dando pasos muy importantes; celebrando el día de Santa Teresa, teniendo cada año mas participación, han toado parte mas asociaciones nuevas; por ejemplo la de ajedrez, atletismo y alpino…

Aun así el ayuntamiento sigue en sus trece, hace oídos sordos a la situación. Ya es hora de que coja el toro por los cuernos, porque esto ya es imparable. Siempre se ha dicho que un pueblo que canta nunca muere, y el nuestro es un gran coro.

Gracias, a tod@s l@s que os habéis acercado hasta aquí. Gracias también a los comerciantes que mantenéis este proyecto económicamente y con una gran participación. Como no agradecer a los que sin ningún interés económico han participado en el programa de fiestas, o casi por los viajes se han acercado al barrio. Gracias a tod@s!!!

Para terminar, deciros que el gran trabajo que ha supuesto sacar esto adelante no ha sido en vano, porque cuando todo sale bien, la felicidad supera el cansancio. Sin mas pidiendo perdón por todos los fallos cometidos, hasta el año que viene!!!