Beurko Bagatzako Euskal asterako gertatu den gertakari berriaren berri eman nahi dizuegu. Udalak berriro ere, gure auzoan antolatzen ditugun ekintzen kontra jo duelako.
Bagatza auzoan, Jaiak eta Euskal Astea ospatzen da urtero, Udalaren inolako laguntza barik, oztopoak ipintzen oso trebeak baitira gure herriko Udaletxeko arduradunak. Aurtengoan, gure Euskal Astea izan da haien erasoen helburu, eta ondorioz, gure auzoa.
Euskal Astea prestatzen hasi eta Barakaldoko Gazteria eta Kalitate sailean lanean dagoen Euskara Teknikariarekin, elkarrekin bultzatuko genituen jarduera batzuk negoziatu genituen; haien artean, Bertso Afaria, Grafiti Ikastaroa eta Txan Magoaren ekitaldia. Gaztegunea eta Euskara Teknikariaren partaidetza lortu genuen, eta Euskal Astea indartua atera zen negoziaketa horietatik. Auzoa helburu izanik, Paulesekin elkarlanean hasi ginen eta lortu ere lortu genuen, ekitaldi batzuetarako antzokia utziko baitziguten.
Baina martxoaren 17an, Gaztegunetik deia jaso genuen. Gazteria eta Kalitate saileko zinegotziak atzera bota zituen ekintza guztiak, Elkarteekin elkarlana bultzatzeko ez daudela argudiatuta, eta Bagatzako Euskal Astean Gazteguneak ezin duela parte hartzeko agindua emanda. Nola ez, dana prest zegoela eman zuen agindua, gure lana ezerezean utzi nahian, baina jakin dezatela ez dutela lortuko!, bizirik dagoen auzoa ezin delako gelditu.
Beurko Bagatzako, Kultur Bilguneak ekintzekin aurrea jarraitzeko aukera hartu du, Txan Magoaren emanaldia izan ezik, ekonomikoki ezinezkoa delako. Erasoak eraso Euskal Asteak aurrera egingo du, oztopo guztien gainetik eta sasi guztien artetik.
Beurko Bagatzako Kultur Bilguneak, egoera salatu nahi du; auzo bakarra gara Barakaldon kultur etxerik eta liburutegirik ez daukana, elkarteek lokal falta handia daukate, Jaiek eta Kultur asteak laguntza ez ezik, oztopoak eta trabak topatzen dituzte Udaletxeko arduradunen partetik, eta beste hainbat gauza hurrengo astetan jakinaraziko dizueguna. Gure eskubideak ez dira errespetatzen, Barakaldoko auzo bat izanda, beste auzoek dauzkaten eskubide berberak izan behar ditugu. Zertan dabil gure herriko Udala, alde batetik elkarteekin lan egingo duela esaten, eta bestetik azpijokoan elkarte hauek bultzatzen dituzten ekimenak zapuzten saiatzen? Hala ere, eraso honetatik indartuak aterako gara, elkartasuna oraindik ere handiagoa izango delako.
GORA BAGATZA!!! GORA EUSKAL ASTEA!!! GORA BAGATZATARRAK!!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario