sábado, 2 de enero de 2010

Gabonetako programazioa



Kaixo lagunak!!!

Gabonetako programazioa bukatu egin da. Olentzeroren opariak hartu ditugu, urte berria hasi... eta auzoan hori nabaria izan da. Auzoko elkarte guztion artean ekintza anitz antolatu dugu, egunero ez baina ia egunera, ekintza kultural bat egon da auzoan, eta berriro ere udalak bere gabonaldi programan auzoan alde batera utzi egin du, ekintza guztiak auzotik hurrun izan dira. Auzo hau ahaztua al daukate? Guk ez dugu inposturik ordaintzen... bueno betikoa!!! Hala ere auzoko elkarte kulturalok hutsune hori bete dugu berriro ere, eta urtetan hauxe izango da gure lana.


Izan ere, ondo atera dira ekintza gehienak, komertzianteek bere aldetik antolatu zuten eguna, Adaxkaken ekintzak, Kultur Bilguneak antolatu dituenak... eta horrela jarraituko dugu, lan ona eginez, eta auzoari behar duen bizitza emanez.



Bueno ba, Urte berri on eta aurten berriro ere, izan gaiztoak!!!!!

No hay comentarios: