miércoles, 16 de diciembre de 2009

Gabonetako programazioa.


Kaixo Laguna:

Hemen daukazue Gabonetako programazioa. Urtetan Auzoan hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu elkarteetatik. Udalak Olentzeroa, Erregeen kabalgata eta bere agenda kulturalaren barne dagoen guztia, gure auzotik, era sistematikoan aldendu du inolako lotsa barik. Elkarte ezberdinok erantzun egin dugu hainbat ekintza kultural antolatuz eta auzoari bizia emanez. Beraz jakin dezazuen auzo honen garapena eta bizia gure esku daukagula eta ez politiko ziztrin eta lotsagabeko hauen esku, ez ditugu behar. Gora Herri kultura!!!!!
Hona hemen aurtengo gabonetarako kultur elkarte ezberdinok, prestatu dugun agenda:

Ostirala , Abenduak 18
19:30 Bertso –poteoa. Argalariotik hasita.
HASI bertso eskola.
Larunbata, Abenduak 19
18:00 Adaxkak asi taldearen Gabon Jaia Ibarra-kaldun.
Asteartea , Abenduak 22
18:00 Haurrentzako Ipuinkontalaria. Ibarra-kaldun.
Sasiburuk Antolatua.
Asteazkena , Abenduak 23. Komertzianteen eguna
10:30 Olentzero egongo da plazan, Ekarri zuen gutunak!!!!.
18:30 Fanfarriak ibiliko dira auzoko kaleetatik.
Osteguna , Abenduak 24. Olentzero eguna.
16:30 Txokolatada plazan.
17:30 Kalez kale danak abestera.
Osteguna , Abenduak 31.
9:00
Mendi irteera didaktikoa. Bolintxu-Pagasarri. Eta bertan… Huevos con txorizo!!!!
Ilegorri mendi taldearen laguntzarekin.
Aldez aurretik, parte hartzen animatu eta urte berri on!!!
Izan gaiztoak
eta
Gora Bagatza!!!!

Peruzikin eta Marizikin


No hay comentarios: