lunes, 5 de octubre de 2009

Beurko Bagatzako Jaiak 09. Egitaraua.


Asteazkena 14

20:00 Txorizada La parrilla tabernan.

Osteguna 15 (Santa Teresa eguna)

19:00 MEZA NAGUSIA, eta OHOREZKO AURRESKUA Ibarra-Kaldu taldearen eskutik, Santa Teresa elizan.
19:30 TXUPINAZOA plazan. Aurten, Barakaldo Mendizale Taldearen 80. urteurrenean, egin duten ibilbide luze eta kirolzalea omentzeko, haiek botako digute auzoko jaietako txupina. Gora mendizaleak!!!
20:00 Auzoko merkatarien elkarteak PARRILLADA banatuko du auzoko plazan,
20:00 Berbena hamaika auzoko plazan
20:00 KONTZERTUA 'La Parrilla' tabernan, Kabernariak taldeak antolatua. RockAlkohol taldearekin.

Jaietan parte hartzen duten auzoko saltegietan 300€ gastatzeko saria zozketatuko dugu, ONCE zozketako zenbaki saridunarekin bat.

Argazki exposaketa Bodeguilla La Cepan. “Auzoa Mozorratua”.



Ostirala 16 (Mozorro eguna)

18:00 Aurtengo lehen TXIKI-TXOKOA, xake plazan, Adaxkak taldeko begirale alaitsuak gidari. Bertan, haurrentzako TXAPELA JAURTIKETA egingo dugu.
19:00 Egurrap ikuskizuna plazan: Barakaldoko HIP-HOPEROAK eta Barakaldo eta Enkarterriko BERTSOLARIAK arituko dira. Animo, Barakaldoko bat-bateko poetak!!! Ez dira faltako ez break dance ezta beste hainbat sorpresa ere.
19:00 “Pipo Estrella” taldearen ANTZEZLANA Xake plazan. “Payaso en Desarrollo” antzezlanarekin.
19:30 Barakaldoko Mendizale Taldeak, 80. urteurrena ospatzeko sortu duten “80 urtez gailurrak amets” izeneko DOKUMENTALA aurkeztuko digute Ibarra kafe-etxean (gazteleraz).
20:00 POTEO RALLY itzela hasiko da Bagatzako plazan. Animatu: batu zure taldea eta parte hartu!!!
22:00 KONTZERTUA: Barakaldoko Sagardole talde runbazalea eta Iruñeko Bidenabar taldea arituko dira. Haroin Hiru tabernan.
22:30 Irlandar folk session Ibarra kafe-etxean. Bete dezagun taberna irlandar soinu liluragarriez!!!
23:30 Salvuespunk talde barkaldarra Itsasadar Sagardotegian. ( Beurko Zaharreko pabelloeietan )

Haroin Hiru tabernan “Garagardo Eguna”. Mozorrartua etorri, abestiren bat abestu… eta garagardoan, sari ederra izango duzue!!!

Larunbata 17 (Jai herrikoien aldeko eguna)

Goizean zehar:


• Kali eta Pika musikariak eta Ibarra-Kalduko TXISTULARIAK ibilko dira auzoan kalez kale. Eguna aurrera ahala, tradizioa, janzkera eta beste zerbait ere utziko dute atzean...
• ARGAZKIEN JOKOA izango dugu auzoko plazan. Animo eta atera ezazu ahalik eta argazkirik politena, je-je-je...

10:30 PAELLA eta TORTILLA TXAPELKETAK hasiko dira. Izena plazan eman.
11:30 TXIKI TXOKOaren hasiera. Gaurkoan, Barakaldo Atletismo Klubak KIROL ESKOLA egingo digu bertan.
11:30 Herrikolore komunikabide askeak IRRATSAIOA egingo digu plazan bertan.
12:00 Beurko Bagatzako II. HERRI LASTERKETA. Etorri gure milia berezian parte hartzera!!!! Eman ditzagun pausuak gure jaiekin aurrera egiteko!!!
12:30 TX IBILTARIA, Hala Dzipoko txalaparta taldearen eskutik.
13:00 TXALAPARTA La Cepa tabernatxoan.
13:00 Sasiburu euskara taldeak antolatuta, BERTSO-POTEO, auzoko tabernetan. Bertsolariak: Fredi Paia, Onintza Enbeita, Jokin Kastaños eta Aingeru Basterretxea. Gora Barakaldo euskalduna!!!
14:30 PAELLAK eta TORTILLAK AURKEZTEKO ORDUA: garaiz heldu, arroza ere pasatu egiten da-eta!
15:00 HERRI BAZKARIA: gosea baino ez dugu eraman behar, ene polit horiek...
17:00 Hainbat TXAPELKETA:
• IGELA jokua
• Betiko KOKTELAK
• Bagatzako I. TXAPELA JAURTIKETA


18:00 koadrilentzako PLAY BACK saioa.
19:00 Erre-Erre TXARANGA ibiliko da auzoa, rock doinuak gure auzoko bazter guztiak nahastu arte!!! Haiekin batera, Maskarrada auzoko KALEAK GIROTZEN ibiliko da.
19:00 Parrillada eta Sagardo dastaketa, askatasun eta Zorrilla kaletako bidegurutxean. Auzoko Komertziante elkartearen laguntzarekin.
19:30 KONTZERTUA: El Lobo de Armañón, eta Latigazos. Aterpe Tabernan.
20:00 Parrillada Basterra eta Carpe Diem Tabernetan, etorri gure okela goxoa pobatzen.
23:00 KARAOKE, Herrikon
24:00 FLAN TXAPELKETA plazan: ea nork jaten duen flan gehien eskuak batere erabili barik!!! Horren ostean, bainua eta spa zirkuitua Santa Teresa plazako iturrian.

Igandea 18


• Lutxanako DULTZAINEROAK ibiliko dira auzoko kaleetan.
• Argazki jokuaren ARGAZKI-ERAKUSKETA, Samar argazki dendaren eskutik.
• Auzoko tabernetan PINTXO TXAPELKETA egingo dugu. Ea nor den gai La Parrilla tabernari irabazteko, iaz txapeldun nagusia izan zen-eta.
• Urkabustaizko JOALDUNAK, dilin-dalan, auzoko kaleetan.


10.00 Aurten lehenengo aldiz, PUTXERA TXAPELKETA. Apunta zaitez!!!
11:30 TXIKI TXOKOA, Ainara elkartearen gaztelu puzgarriarekin.
11:00 Haurrentzako ESKUPILOTA txapelketa La Herradura Frontoian.
12:00 PING-PONG txapelketa plazan.
12:00 Goizean zehar hainbat sorpresa.
12:00 ARTISAUTZA alternatiboaren azoka.
13:00 Indabak banatuko dira Las Quinielas Tabernan.
14:00 PUTXERAK AURKEZTEKO ORDUA. Animo, bazkaltzeko indaba goxo-goxoak izango ditugu-eta.
14.00 Txapelketa guztietako SARI BANAKETA eta merkatariek emandako SASKIAREN ZOZKETA.
15:00 HERRI BAZKARIA plazan.
16:30 MUS txapelketa plazan.
17:00 Aurtengo azken TXIKI TXOKOA eta, bukatzeko, TXOKOLATADA erraldoia.
18:30 Ibarra-Kaldu DANTZA taldearen emanaldia. Non baino hemen, fandango eta porrue…
20:00 AZKEN TRAKA... eta datorren urtera arte. Gora Bagatza!!!!


No hay comentarios: