Kaixo Auzokideak:
Jaiak amaitu berri dira, eta lehenik eta behin, Beurko Bagatzako Kultur Bilgunekook eskertu nahi dizuegu jaiak egiteko eman duzuen laguntza eta partehartzea. Izan ere, nork bere ahala egitea oso garrantzitsua da honenbesteko proiektuetan: ahaleginak eta ahalegintxoak, denak dira estimatzen. Jaiak gainera ez dira edonolakoak izan , eta partehartzeaz aparte, aniztasuna azpimarkatu nahi dugu, partehartzea zabal eta irekia izan da-eta: giro ezberdinetako jendeak hartu du parte, eta horrek poztu egiten gaitu.
Aurten auzoak argi utzi du jaien aldekoa dela, eta aurrerapausu galantak eman ditu. Partehartzeak gora egin du, Santa Teresa eguna ospatzen hasi gara, elkarte ezberdin gehiagok hartu du parte, Xake eta Atletismo elkarteak esaterako.
Hala ere, udalak bere horretan jarraitzen du: itsu, sor eta gor, baina horrek guri bost!!!! Jaiek aurrera egingo baitute, eta ez dezatela pentsa hau gelditzeko kapazak izando direnik: Abesten ez duen auzoak hiltzen baitira soilik, eta gurea koro erraldoi bat da.
Eskerrik asko, jaietera hurbildu zaretenauzokide guztioi, baita kanpotik etorritakoei ere. Eskerrik asko, auzoko merkatariei, zuek baitzarete jaiak ekonomikoki mantentzen duzuenok. Eta azkenik, eskerrak ematea ere, jaietako programa, inolako interes ekonomiko barik auzoko jaietako egitarauean musu-truk partehartu duen orori, baita kanpotik etorria bidai gastuak eskas kobratuta ere, parte hartzeko prest azaldu zaigunoi ere. Zuek Guztiok gabe, hau guztia ezinezkoa bailitzateke.
Bukatzeko, esan egin behar da guk eta beste askok egin dugun lan eskerga ez dela alferrikako izan, dena ondo ateratzen denean, poza nagusitu egiten baitzaio nekeari. Eta besterik ez: izandako akats guztiengatik barkamena eskatuta, ondo izan eta datorren urterarte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario